ABK Asociación Barakaldo-k, Barakaldoko Udalaren laguntzarekin batera, Barakaldoko umeentzako marrazki lehiaketa antolatu du hirugarren urtez.

Pasa den urtearen arrakasta handia izan eta gero, oraingoan lehiaketa berri bat antolatu da gai berri eta original batekin: txikiek Barakaldoko profesio tradizionalak marraztu beharko dituzte, halaber: soldatzaile, harakina, arrain sailtzailea, burdinlaria, nekazaria, merkataria, elektrikaria, ostalaria, iturgina, igeltseroa, etab.).

MARRAZKETA LEHIAKETAKO OINARRIAK

XEDEA ETA EREMUA
Lehiaketaren helburua Barakaldon egon diren eta dauden profesio ezberdinak umeen artean ezagutzera ematea da.

Horrela, profesio horien errealitatea eta balioa irakatsiko da, hiriarekiko hauek duten garrantzia eta ekartzen dioten dibertsitatea ikus dezaten, eta horren inguruko hausnarketa garatu dezaten.

Lehiaketa Barakaldoko ikastetxeetako haur-hezkuntza mailetara zuzenduta dago, 1. mailatik 6 mailara konkretuki, behar bereziak dituzten ikastxeak barne.

Lehiaketak eremu lokala izango du, baina ikusentzunezko medioetan hedatuko denez, beste lekuetan aditzera emango da baitaere (Ezkerraldean, Meatzegunean, Eskuinaldean eta Bilbon). Aktibitatearen hizkuntza elebiduna izango da, kulturartekotasuna bultzatuz.

PARTE-HARTZE MAILAK

Parte-hartzaileak hiru mailetan banatuko dira:

1. kategoria: haur-hezkuntzako 1. eta 2. mailak
2. kategoria: haur-hezkuntzako 3. eta 4. mailak
3. kategoria: haur-hezkuntzako 5. eta 6. mailak

DENBORA-EREMUA
Lehiaketaren orriak azaroaren 8tik aurrera banatuko dira ikastetxeetan eta establezimendu parte-hartzaileetan.

Parte-hartu ahal izateko orrian marrazketa bat aurkeztu behar da eta atzako partetik datu guztiak ongi beteak egon beharko dira.

Orri hauen bilketa epea azaroaren 24tik 26ra izango da, ikastetxe edota establezimendu parte-hartzaileetan.

Jasotzen diren marrazki guztiak elkartearen web orrian agertuko dira. Saridun marrazkiak gainera, sare sozialetan argitaratuko dira. Sarituak izan ez diren marrazkiak ikastetxeetara itzuliko dira.

ABK Asociación Barakaldoko elkartean bazkide diren zein ez diren establezimenduak parte hartu ahalko dute, baita ikaste- txe guztiek ere, kanpainan izena ematen duten bitartean.

Sari banaketa Barakaldoko Gurutzetako Gizarte Etxean izango da, 2021ko abenduaren 14ean, arratsaldeko 18:00etan, asteartea.

SARIAK
Kategoria bakoitzak 12 finalista izango ditu, epaimahai batek hautatuak. Kreatibitatea eta originaltasuna baloratuko da, baita marrazki tematikari ongi moldatuta dagoen ala ez.

Marrazki bakarra onartuko da pertsona bakoitzeko. Sarituak Abenduaren 7an telefonoz deituak izango dira. 12 marrazki onenekin egutegi bat osatuko da 2022 urterako.

Finalistak (12 pertsona):

Lehenengo saria lortzen duten pertsonek honako sariak irabaziko dituzte: diploma, egutegi haundia, sari bat eta 30€ko txartela*.

Kategoria bakoitzeko bigarren sariek (3 pertsona) irabaziko dute: diploma bat, egutegi handia, sari bat eta 20€ko txartela*.

Kategoria bakoitzeko hirugarren sariek (3 pertsona) irabaziko dute: diploma bat eta egutegi handia eta 10€ko txartela*.

Laugarren postua lortzen duten 3 pertsonek diploma bat eta egutegi handia irabaziko dute.

*Txartelak eskudiruaren truke izango da eta ABK-ak emango du banku transferentziaren bidez.

Gainera, parte hartzen duten haur guztiek mahaiko egutegi bat lortu ahal izango dute dohainik marrazki entregatu zuten leku berean.

PARTE HARTU LANKIDETZAKO ESTABLEZIMENDU GISA