II. HAUR MARRAZKI LEHIAKETAREN IRABAZLEAK

HAUR MARRAZKI LEHIAKETA ABK Barakaldo 2020-ko Edizioa ABK Asociación Barakaldo-k, Barakaldoko Udalaren laguntzarekin batera, Barakaldoko umeentzako marrazki lehiaketa antolatu du bigarren urtez. Pasa den urtearen arrakasta handia izan eta gero, non 320 ume barakaldotar hartu zuten parte, oraingoan lehiaketa berri bat antolatu da gai berri eta original batekin: txikiek euren establezimendurik gogokoena aukeratu (merkataritza, ostalaritza, zein zerbitzu-lokalak) eta marraztu beharko dute.

XEDEA ETA EREMUA

Lehiaketaren helburua Barakaldoko auzoetan dauden empresa txikien ezaguera umeen artean garatzea da. Baitaere, merkatari, ostalari, eta zerbitzu enprensa txikien egoera erakustea lortu nahi da. Ondorioz, hiriarekiko hauek duten garrantzia eta ekartzen dioten dibertsitatea ikusiko dute, eta kontsumo-irizpide iraunkorrak garatuko dituzte. Lehiaketa Barakaldoko ikastetxeetako haur-hezkuntza mailetara zuzenduta dago, 1. mailatik 6 mailara konkretuki, behar bereziak dituzten ikastxeak barne.

Lehiaketak eremu lokala izango du, baina ikusentzunezko medioetan hedatuko denez, beste lekuetan aditzera emango da baitaere (Ezkerraldean, Meatze-gunean, Eskuinaldean eta Bilbon). Aktibitatearen hizkuntza elebiduna izango da, kulturartekotasuna bultzatuz.

PARTE-HARTZE MAILAK Parte-hartzaileak hiru mailetan banatuko dira:

  • 1. kategoria: haur-hezkuntzako 1. eta 2. mailak
  • 2. kategoria: haur-hezkuntzako 3. eta 4. mailak
  • 3. kategoria: haur-hezkuntzako 5. eta 6. mailak DENBORA-EREMUA Lehiaketaren orriak azaroaren 4tik aurrera banatuko dira ikastetxeetan eta establezimendu parte-hartzaileetan. Parte-hartu ahal izateko orrian marrazketa bat aurkeztu behar da eta atzako partetik datu guztiak ongi beteak egon beharko dira. Orri hauen bilketa epea azaroaren 23tik 28ra izango da, ikastetxe edota establezimendu parte-hartzaileetan. Jasotzen diren marrazki guztiak elkartearen web orrian agertuko dira. Saridun marrazkiak gainera, sare sozialetan argitaratuko dira. Sarituak izan ez diren marrazkiak ikastetxeetara itzuliko dira.

 

ABK Asociación Barakaldoko elkartean bazkide diren zein ez diren establezimenduak parte hartu ahalko dute, kanpainan izena ematen duten bitartean.

 

SARIAK

Sari banaketa Barakaldoko Gurutzetako Gizarte Etxean izango da, abenduaren 10ean, osteguna.

Kategoria bakoitzak 12 finalista izango ditu, epaimahai batek hautatuak. Kreatibitatea eta originaltasuna baloratuko da, baita marrazki tematikari ongi moldatuta dagoen ala ez. Marrazki bakarra onartuko da pertsona bakoitzeko. Sarituak Abenduaren 3an telefonoz deituak izango dira. 12 marrazki onenekin egutegi bat osatuko da 2021 urterako.

 

Finalistak (12 pertsona):

  • Lehenengo saria lortzen duten pertsonek honako sariak irabaziko dituzte: diploma, egutegi haundia, sari bat eta 30€ko txartela*.
  • Kategoria bakoitzeko bigarren sariek (3 pertsona) irabaziko dute: diploma bat, egutegi handia, sari bat eta 20€ko txartela*.
  • Kategoria bakoitzeko hirugarren sariek (3 pertsona) irabaziko dute: diploma bat eta egutegi handia eta 10€ko txartela*.

 

Laugarren postua lortzen duten 3 pertsonek diploma bat eta egutegi handia irabaziko dute.

*Txartelak kanpainia honetara batu diren establezimenduetan trukatuko dira.

Gainera, parte hartzen duten haur guztiek mahaiko egutegi bat lortu ahal izango dute dohainik kanpainiako establezimendu parte hartzaileetan.

 

DATU PERTSONALEN BABESPENA, IRUDI ESKUBIDEAK LAGATZEA, JABETZA INTELEKTUALA ETA HEDAPENA

Lehiaketaren datu pertsonalen babespenari dagokionez, identifikazio zein irudi eskubideak tratatu ahal izateko, web orrian dagoen pribatutasun politika bailoko du.

Beraz, oinarri haueen onarpenarekin, tutore, guraso edota irakasle parte-hartzaileek ABK Asociación Barakaldori ematen diote, esklusiboki eta dohainik, mundu guztiarentzako eta denbora eperik gabe, bitartekoen lagatzea izatekotan, lehiaketan parte hartzeagatik agertu ahal diren irudi eskubideak, parte hartze kudeatu eta hedatu ahal izateko.

Beraz, aurreko paragrafoan esan den bezala eta helburu horrekin, parte hartzaileak baimentzen ditu erabilpen guztiak, baita komunikazio publikoa edota edozein ustiapena ABK Asociación Barakaldo-ren partetik, hau da, gaur egungo ikus entzunezko medioetan eta soporte teknikoetan agertu ahal diren irudiak, baita etorkizunean erabiltzeko, baita edozein erabilerarako. Hemen sartzen da irudiak publikatu, erreproduzitu edo partekatu ahal izatea, ABK Asociación Barakaldo-ren plataformetan zein bitartekoen plataformetan, halaber:

  • Gure sare sozialetan zein bitartekoen sareetan: Facebook, Instagram etabar ABK Asociación Barakaldo-ren, Inguralde-ren, edota Bizkaidendak-en kontuetan.
  • Web orrian: www.abkbarakaldo.com
  • Publizitatea: prentsa artikuluetan, edozein komunikabideetan, telebistan zein irratian.
  • Kanpainian parte hartzen duten barakaldoko establezimenduetan.

Garapen Erreglamenduko 15/1999ko Lege organikoan ezarrita dagoen moduan, abenduko 21ean 1720/2007 Dekretu Errealean onartua, lehiaketaren parte hartzaileak adin gabekoak direnez, parte hartzeko baimena tutore legalen edo gurasoena izango da. Datuen tratamendua gurasoena eta tutore legalena izango da espresuki. Arrazoi horregatik, bitarteko lana egin beharko dute hauek, eta zenbait datu eskatuko zaie. Nahi izanez gero, datuak atzitu ahal izango dituzte, baita aldatu, baliogabetu eta ezeztatatu ere, legearen arabera, email bat bidaliz hurrengo helbidera: abkbarakaldo@gmail.com.

Lehiaketaren orrian atzetik agertzen diren eta eskatzen diren datuak derrigorrez bete beahn dira parte hartu ahal izateko. Horrela ez bada, pertsona ezingo du parte hartu eta datuak ezabatu egingo dira. Datuak betetzeak lehiaketan parte hartzeak eta oinarriak baimentzea batekin dakar.

Aldaketak

Abk Asociación Barakaldo-k oinarri hauetan aldaketak egin edota eranskinak gehitu ahal izango ditu lehiaketaren mekanika edo sarien inguruan, arrazoituk diren bitartean edo parte hartzaileei kalte egiten ez dioten bitartean. Aldaketa hauek jakinarazi egin beharko dira. ABK Asociación Barakaldo ez da erantzule izango ezinbesteak bultzatuta edo ezusteko kasurik izanez gero, lehiaketa gauzatu ezin ez bada. Hau gertatuko balitz, ABK Asociación Barakaldo lehiaketaren mekanika berri bat aurkeztu edo lehiaketa baliogabetu ahalko du, inolako ardurarik gabe.