Zer da ABK?

Hemen lan egiten dugun Barakaldoko pertsonak gara, eta elkarte honen bidez bat egiten dugu gure udalerriko merkataritza, ostalaritza eta serbitzuen interesak defendatzeko.

Barakaldoko gizartearen eta merkataritzaren bilakaera intentsitatez eta berehalakotasunez hautematen da, eta etengabe birdefinitzera bultzatzen gaitu.

Zergatik erabaki dugu elkarrekin lan egitea?

1

Merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen berrikuntzan sinesten dugu, gure eskualdeko potentziala aktibatzeko eta kudeaketa berritzaile, erantzunkide, garden eta eraginkorra garatzeko estrategia bat disenatzeko.

2

Gure bazkideei lehiakortasuna hobetzeko, enpresen eraginkortasuna hobetzeko eta negozioen emaitzak lortzeko beharrezko gaitasunak lortzen laguntzen diegu.

3

Barkaldoko ekoizpen-sare berezia eta bereizgarria zaintzea eta bultzatzea proposatzen dugu, hiri-espazioak modu eraginkorrean kudeatuz, turismoaren, kulturaren, kirolaren, gazteriaren eta merkataritzaren, ostalaritzaren, zerbitzuen, profesionalen eta tokiko kontsumoaren arteko sinergiak sustatuz.

Zer eskaintzen dizugu?

ABK Webgunea

Bazkide zarenez, zure negozioaren ikusgarritasuna handitu ahal izango duzu, elkartearen web orrian gune propio bat jarriz etz publizitate- iragarki zabalagoak sartzeko baldintza onuragarriak jarriz.

Zure bezeroak ABK ONLINE atalean ere erakarri ahal izango dituzu zure saltokira, zure produktu edo zerbitzuaren eskaintza esklusiboen bidez.

Bazkideen arteko abantaila esklusiboak

Lagapen-hitzarmen bat dugu La Barakaldosan, elkarteak marka ustiatzeko eta diseinatzeko.

Baskide gisa, deskontu bereziak izango dituzu beste bazkide batzuen produktu eta zerbitzuetan.

FISKALA | LANEKOA | KONTABILITATEKOA

ZABALLA ASESORES

Baldintza onuragarri bereziak dituen akordio bat negoziatuko dugu aholkularitza-zerbitzuetan elkartutako pertsonentzat.

Gainera, gaitasun digitalei buruzko trebakuntza jasotzeko aukera izango duzu gure bazkide adituen eskutik.