ABK Barakaldok eta LABORAL Kutxak Lankidetza Hitzarmena sinatu dute udalerriko establezimenduen garapena eta lehiakortasuna bultzatzeko

ABK Barakaldo Elkarteak eta LABORAL Kutxak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute enpresen lehiakortasuna bultzatzeko, lehentasunezko baldintzetan finantzaketa-lerro bereziak ezarriz eta enpresa-proiektuen garapenean aurrera egiteko tresna erabilgarriak (ordainketen kudeaketa, kobrantzen kudeaketa, aseguruak) haien eskura jarriz.

Tresna erabilgarri horien artean, aipatzekoa da TicketBai* Terminal TPV modalitatea, TicketBai sistemaren bidez kobrantza guztiak kudeatzen eta betetzen dituena, dela eskudiruarekin, dela txartelarekin. Ez da inolako inbertsio gehigarririk egin behar "hardware" ean (ordenagailua, tableta, etab.), ezta "software" ean ere (programa informatikoak).

* TicketBai Euskal Foru Ogasunen eta Eusko Jaurlaritzaren proiektu komuna da, eta fakturazio-sisteman betebehar legal eta tekniko batzuk ezartzea du helburu.

Era berean, Next Generation EU funtsetan aholkularitza ematen da, LABORALnext bulego tekniko espezializatuaren bidez, zure interesei eta horietara hobekien egokitzen diren deialdiei buruz.

Mota honetako lankidetza-akordioak ezarriz lortu nahi dugun helburua da gure jarduera-eremuko gure sare profesional eta komertzialarekin jarduera eta negozioa sortuko duten harremanak estutzeko estrategian aurrera egitea eta sakontzea.

acuerdo-abk-y-laboralkutxa

Esther Magaz, Presidenta de ABK, y Eduardo Beasain, Jefe de Zona de Laboral Kutxa, firman el acuerdo de colaboración