‘BARAKALDOK IBILTZEN JARRAITUKO DU’ KANPAINIA

ABK Barakaldoko elkarteak "Barakaldok iblitzen jarraituko du" kanpainia aurkeztu du, Barakaldoko establezimenduen merkataritza dinamizatzeko kanpaina.

Kanpaina honen helburua gure merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu-enpresetan konfiantza sortzea da, bai eta jendeak Barakaldoko tokiko establezimenduarekiko duen interesa areagotzea ere, haren aniztasuna eta berezitasuna ikusaraziz.

Kanpainiak Barakaldok nortasun propioa duen hiriaren irudia sustatzen du.

Hiri atsegina, etorkizunera begira dagoena.

Kanpaina honek ahalik eta zabalkunde handiena izango du komunikabideetan

(Telebista, irratia eta prentsa), baita e-mail marketineko kanpainen bidez ere, Barakaldoko herritar eta merkatari guztiei iristeko asmoarekin.

Kanpaina hiru ekintzek osatzen dute:

- ABK Online sistema: zure produktuak eta zerbitzuak online eskaintzen ditu www.abkbarakaldo.com webgunearen bidez.

Bezero berriak zure lokalera erakarri egin ahalko dituzu. Izen-emateak: irailaren 24tik azaroaren 15era.

- La Barakaldosa: barakaldo hiriko espiritua duten merkantzia-produktuak eskaini egin ahalko dituzu zure lokalean. Hiri-marka sustatzea eta zure bezeroak fidelizatzea du helburu. Izena-emateak: irailaren 24tik azaroaren 15ra.

- Erakusleiho lehiaketa: Barakaldoko erakusleiho onenaren bila gabiltza, horrela lortuko duzu zure lokalaren hedapen mediatikorik handiena. Izena-emateak: 2020ko urriaren 1etik azaroaren 7ra.

ABK online

ABK online sistemaren bidez, bezero berriak erakar ditzakezu zure lokalera salmenta-kanal bakar baten bidez. 

Zure produktu eta zerbitzuak online salmentan jar ditzakezu, geroago kontsumitzaileek lokalean kontsumitu ahal izateko.

 Bete beharreko helburuak:

- Zure bezeroak fidelizatzea eskaintza esklusiboen bidez

- Bezero berriak erakartzea, ABK-k plataforman erosteagatik jartzen duen opariari esker.

- Zure lokaleko trafikoa berpiztea.

- Tokiko establezimenduek hedabideetan duten erakusketa eta irudia sustatzea.

Parte-hartzaileentzako onurak:

- Zure presentzia digitala hobetzea, gure webgunean zure negozioari buruzko fitxa batekin.

- Postak argitaratzea zure eskaintzekin gure sare sozialetan (Facebook eta

Instagram).

- Zure negozioaren publizitatea irrati eta telebistako komunikabide masiboetan.

- Herritar guztiei bidaliko dizkiegun emailing-kanpainetan agertzeko.

Parte hartzeko baldintzak:

- Barakaldoko establezimendu guztiek erabil dezakete zerbitzua

- Atxikitako establezimenduek salmentengatik ordainduko dute

- kontsultatu termino eta baldintza orokorrak

- ABK online sistemara atxikitzen diren lehen 30 establezimenduak mantentze-kuota doakoa izango dute (kontsultatu baldintza orokorrak).

Data nagusiak:

- Izen-emateak: 2020ko irailaren 24tik azaroaren 15era

- Kanpaina 2020ko irailaren 24tik abenduaren 31ra egongo da indarrean.

Kontsultatu ditzakezun informazio-elementuak

- Informazio-liburuxka

- Izena emateko formularioa

- Kanpainaren kartela

- Kontsumitzaileen baldintza eta termino orokorrak ABK online

- Establezimenduen baldintza eta termino orokorrak ABK online 

La BARAKALDOSA

ABK Barakaldo Elkarteak Barakaldoko establezimendu guztien eskura jartzen ditu La Barakaldosa markako produktuak, Barakaldoko herritarren izaera duten produktu eta zerbitzuak bereizten dituen marka, beren lokaletan salgai jar ditzaten.

Bete beharreko helburuak:

- Zure bezeroei produktuak eskaintzea Barakaldoko kide izatearen sentimenduaren inguruan.

- Hiri-marka sortzen laguntzea.

- Zure lokaleko trafikoa berpiztea.

Parte-hartzaileentzako onurak:

- Establezimenduei buruzko aipamenak gure sare sozialetan.

- Irrati eta telebistako komunikabide masiboetan dituen negozioen publizitatea.

- Barakaldoko herritar guztiei bidaliko dizkiegun emailing-kanpainetan agertzea.

Parte hartzeko baldintzak:

- Kanpaina Barakaldoko establezimendu guztiei irekita dago.